Gogokoenak    Hasierako orria
 

INFORMAZIOA
 HASIERA
 ADC AURKEZPENA
 K-21
 ARAUDIA
 ZIURTATZE PROZESUA
 ZIURTATUTAKO ENPRESAK
 PRESTAKUNTZA
 TARIFAK
 KONTAKTU
 OHAR TAULA

GUNE MUGATUA
 BEZEROEN GUNEA
 ELKARTEEN GUNEA
 ADCren GUNEA
 ZIURTATZAILE BATZORDEA

[ Versión en Castellano]


 Inprimatu

 

3. MAILA
 

1. KALITATE KUDEAKETA SISTEMAREN AGIRIAK.

Kalitate Kudeaketa Sistemaren Agiriak. Kalitate Kudeaketa Sistemaren Agiriak jaso, eguneratu, hedatu eta onartzeko zein prozedura erabiltzen den idatziz zehaztu beharko du enpresak.

Kalitate Kudeaketa Sistemaren Erregistroak. Enpresak idatziz zehaztu beharko du zein prozedura duen eregistroen kudeaketan: identifikatze, jasotze, zainketa, berreskuratze eta gordetze denbora.

 

2. ZUZENDARITZAREN KONPROMEZUA.

Politika eta Kalitate helburuen azalpena. Zuzendaritzak zehaztu beharko du hobekuntza plan bat, non gutxienez azalduko dira zein helburu, ekintza, arduradun, epe eta baliabide erabiliko diren gai hauetan: Barne Ikuskaritza, Prestakuntza, Ekpamenduen mantenua, Neruketarako ekipamenduen mantenua eta Kalitate Kudeaketa Sistemaren Hobekuntza (Prozedurak, Lan egiteko erak...). Zuzendaritzak Hobekuntza plana langile guztiei hedatu beharko die. E

Kalitate Kudeaketa Sistemaren Azterketa. Zuzendaritzak eta Kalitate Arduradunak urteroko kalitate kudeaketa sistemaren azterketan ikusi beharko dituzte: Hobekuntza eta Prestakuntza planen, egindako Barne-Ikuskaritzen, zuzentze ekintzen eta egindako hobekuntzen ondorioak baliogarriak izan diran. E

     

3. ARDURAK KALITATE MAILAN.

-

 

4. ERREKURTSOEN KUDEAKETA.

Giza baliabideak. Zuzendaritzak zein prestakuntza behar dituen ezagutzeko prezedura zehaztu beharko du eta urtero Prestakuntza plan bat egingo du: Prestakuntza plan hau Hobetze planaren barnean sartuko da.

Enpresak Barne ikuskari bat gutxienez prestatuko du. E

Ekipamendu eta makinaria. Lanak edo zerbitzuak burutzeko erabiltzen diren ekipamendu eta makinari erabakigarriak zein baldintzetan mantenuko diren zehaztu beharko da.

Neurketa ekipamenduak. Neurketa ekipamendu erabakigarrien kalibrazio prozedura eta mantenimentu baldintzak zehaztu beharko dira hala dagokienean.

     

5. LANEN BURUTZEA / ZERBITZU EMATEA.

Erosketa eta Azpikontratazioa. Enpresak zerbitzu edo produktu erabakigarrien hornitzaile azterketa eta aukeraketa sistema zehaztu beharko du, hau da, erantzunkizunak, aukeraketa baldintzak, azterketak eta agiriak. E

Lanen burutzea. Enpresak lan bakoitzeko plangintza eta jarraipen sistema bat eduki beharko du, zeinek, une oro, beharrezko diren neurriak hartzeko eta ondorioz burutze edo emate epeak bete ahal izateko.

 

6. NEURKETA, AZTERKETA ETA HOBEKUNTZA.

Oniritzia. Enpresak lanen burutze fase desberdinetan aldizkako azterketa batzuk egin beharko ditu. E

Lanen hasieran, burutzean eta bukaeran idatzizko egiaztatze planak zehaztu beharko dira.

Burututako azterketetan gaitzespen edo onartze irispideak zehaztu beharko dira produktu eta zerbitzu desberdinentzako.

Zuzentze eta hobetze ekintzak. Hobekuntza plana martxan jarri eta burutzeko beharrezko diren neurriak idatziz zehaztu beharko dira, sortu daitezkeen desadostasunak saihesteko.

Barne Ikuskaritzak. Urtero barne ikuskaritza bat burutu beharko zaio Kalitate Kudeaketa Sistemari bertan zehaztutakoak burutzen diren ziurtatzeko.

Ikuskaritzan antzemandako desadostasunak zuzentzeko Ekintza plan bat zehaztu beharko du Zuzendaritzak.

[ 1. MAILA ]  [ 2. MAILA ]

 

 DEKA - Enpresen Kalitatearen Garapenerako Elkartea .: Zure bezeroengatik :.