| 1.
KALITATE KUDEAKETA SISTEMAREN AGIRIAK.
Kalitate Kudeaketa Sistemaren
Agiriak. Enpresak zehaztu beharko ditu zein
agiri dituen beharrezko K-21 Ereduan aukeratutako mailak
eskatzen dituen betebeharrak osatzeko. Gidaliburu agiri
hauen aipamena egin beharko da.
|
|
2.
ZUZENDARITZAREN KONPROMEZUA.
Politika eta Kalitate Helburuen
Azalpena. Zuzendaritzak kalitatearen helburuak
zehaztu, partaide guztiei hedatu, eta jarraipen bat
egin beharko du. Zehaztutako helburuak kalitate politikarekin
bat etorri eta neugarriak izan beharko dira. E
Kalitate Kudeaketa Sistemaren
Azterketa. Zuzendaritzak eta Kalitate Arduradunak
hiru hilabetez behin gutxienez aztertu beharko dituzte:
kalitate helburuen betetzea, desadostasunak, bezeroen
erreklamazioak. Azterketa hauetan Kalitate Kudeaketa
Sistema hobetzeko erabakiak hartuko dira.
|
3. ARDURAK KALITATE MAILAN.
Organigrama eta Eginkizunak.
Zuzendaritzak enpresako kargu desberdinen eginkizunak
zehaztu beharko ditu, eta bereziki Kalitate Sistemari
dagozkion erantzunkizunak.
|
|
4. ERREKURTSOEN KUDEAKETA.
Giza baliabideak.
Zuzendaritzak barne edo kanpoko prestakuntza egokia
eskaini beharko die bere langilei antzemandako behar
eta helburuen arabera. E
Ekipamendu eta makinaria.
Lanak burutzeko behar diren ekipamendu eta makinaria
erabakigarriak zehaztu beharko dira.
Neurketa ekipamenduak.
Enpresak erabiltzen dituen neurketa ekipamendu erabakigarriak
zehaztu beharko dira.
|
5. LANEN BURUTZEA / ZERBITZU
EMATEA.
Bezeroarekiko konpromezua.
Zerbitzu edo produktua bezeroari eman ondoren zuzendaritza
arduratuko da bezeroaren adostasun maila neurtzeaz.
E
Bezeroen erreklamazio, zergatien
azterketa, erabakiak... jaso era zehaztu beharko dira.
E
Erosketa eta Azpikontratazioa.
Erosketa arduradunak eskaeretan zehaztu beharko du erosi
edo azpikontratau behar diren produktu edo zerbitzuen
ezaugarriak, eta baita ere zein baldintzetan eginte
diren. E
Lanen burutzea.
Zuzendaritzak beharrezkoa dela badio, aktibitate edo
prozesu bakoitza burutzeko zein jarraibide edo prozedimentu
erabili behar den zehaztuko da. Horretarako aktibitatearen
erabakigarritasuna (ondo burutu ezean, zein ondorio
ekarriko lituzkeen), aktibitatearen zailtasuna, eta
langileen gaitasuna kontutan hartu beharko dira.
Enpresan biltegiratzen diren produktuen
sarrera-irteerak egiaztatzen dituen sistema zehaztu
beharko da (bai bezeroak ematen dizkigun produktuentzak
eta geureentzak ere)
|
|
6. NEURKETA, AZTERKETA
ETA HOBEKUNTZA.
Oniritzia. Enpresak
ailegatzen diren produktuak nola berraztertzen diren
prozedura zehaztu beharko du. E
Ailegatzerakoan, produktu guztiak
aztertu behar dira era egokian eta baztertu balio ez
dutenak beste inorrek ez erabiltzeko.
Desadostasunen aurrean.
Emandako zerbitzu edo produktuetan eta erabilitakomaterial
eta ekipamenduetan azaltzen diren desadostasunei ematen
zaien erantzuna idatziz zehaztu beharko da.
|