| 1.
KALITATE KUDEAKETA SISTEMAREN AGIRIAK.
Kalitate Gidaliburua. Enpresa
bakoitzak Kalitate Gidaliburu bat eduki beharko du,
bere sistema deskribatuko duena, K-21 ereduan aukeratutako
mailaren arabera.
Kalitate Sistemaren Erregistroak.
Erregistroak egindako aktibitateen frogak edo emaitzak
erakusten dituzten agiriak dira. Kalitate Kudeaketa
Sistemaren betebeharrak egiaztatzen dituzten erregistroak
gorde beharko ditu enpresak.
|
|
2.
ZUZENDARITZAREN KONPROMEZUA.
Politika eta Kalitate Helburuen
Azalpena. Zuzendaritzak kalitate politikaren
gain idatzi bat egin beharko du. Politika honek enpresaren
asmo eta helburuetan finkaturik egon beharko du. Zuzendaritzak
idatzi hau langile guztiei hedatu beharko die. E
Kalitate kudeaketa Sistemaren
Azterketa. Zuzendaritzak eta Kalitate Arduradunak
urtero kalitate sistema aztertu beharko dute: gidaliburua,
agiriak, kalitate politika, erantzunkizunak, baliobideak,
prestakuntza, eta abar, egiaztatuz kalitate kudeaketa
sistemaren egokitasuna K-21 ereduarekin (aukeratutako
mailaren arabera), aktibitatearen ezaugarriekin, bezeroen
eskaerekin eta enpresan dagoen kalitate sistemaren ezarpen
mailarekin. Azterketa honen akta jaso beharko da. E
|
3. ARDURAK KALITATE MAILAN.
Kalitate sistemaren arduraduna.
Zuzendaritzak pertsona bat izendat beharko
du eta eginkizun egokiak egotzi kalitate sistema martxan
jarri eta behar bezala mantentzeko aukeratutako mailaren
arabera. (Kalitate Arduraduna).
Organigrama eta Eginkizunak.
Zuzendaritzak honako kargu hauen pertsonak ezagutarazi
behar ditu: Zuzendari Jerentea, Kalitate Arduraduna
eta Erosketen Arduraduna. Kalitate arduradunaren funtzioak
zehaztu behar dira. Baliteke enpresaren ezaugarriak
direla eta pertsona berak kargu bat baino gehiago edukitzea.
|
|
4. ERREKURTSOEN KUDEAKETA.
Giza baliabideak. Zuzendaritzak
eta Kalitate arduradunak behar bezalako prestakuntza
izan behar dute kalitate arloan enpresaren behar eta
helburuen arabera, eta bereziki eredu honekiko. E
Baia ere, Enpres zuzendaritzak eta
Kalitate arduradunak kalitatearen kultura hori enpresa
osoari zabaltzeko hainbat ekintza egin beharko dituzte.
E
|
5. LANEN BURUTZEA / ZERBITZU
EMATEA.
Bezeroarekinko konpromezua.
Lehenik bezeroaren eskariak zehaztuko dira (eman beharreko
zerbitzu edo produktuaren ezaugarriak) eta bezeroarekiko
konpromezua hartu baino lehen kontratu, eskaera edo
presupuestu baten bitartez, eskaera hauek aztertu beharko
ditugu.
Eman beharreko zerbitzu edo produktu
erabakigarrien batengan bere ezaugarriak aldatuko balira,
idatziz jaso beharko lirateke aldaketa hauek.
Zuzendaritzaren ardura izango da
bezeroen erreklamazioak jasotzea. E
Lanen burutzea.
Enpresak, emaniko zerbitzu edo produktu bakoitzaren
ezaugarriak zehaztu beharko ditu.
Emandako zerbitzu edo produktu bakoitzeko,
zein pertsonek hartu duten parte eta zein material erabili
diren jaso beharko da. E
Enpresak, biltegiratzen dituen produktu
desberdinen ezaugarriak zehaztu beharko ditu, bai bezeroek
emandakoak eta baita bereak ere.
|
|
6. NEURKETA, AZTERKETA
ETA HOBEKUNTZA.
Oniritzia. Zuzendaritza
arduratuko da lanen amaierako azterketa egiteaz, produktu
edo zerbitzua bukatutzat eman aurretik, hitzartutako
konpromezuak bete direla ziurtatzeko. E
Desadostasunen aurrean.
Zuzendaritza arduratuko da emaniko produktu edo zerbitzuetan
sortutako dasadostasunak jasotzeaz. E
|